Lege-oharrak

Pribatutasun-politika

Bloatware garaian, webgune honen izateko arrazoiak, besteak beste, arintasuna (adiera ezberdinetan) eta pribatutasuna dira. Horregatik, sarbidea HTTPS bidez soilik da posible.

Ez da cookierik zerbitzatzen, ez baitago —ezta nahi ere— gailetarik kozina dezaken sukalderik. Ia JavaScript gabeko (web)gunea ere bada: asko jota KaTeX-dun zerbitzariaren aldetik eraikitako orrialde bakan batzuek daramate txertatua.

Ez da nabigazioarik jarraitzen, estatistikek bost axola. Hori bai, gardenatsun osoa: web zerbitzariak astero txandakatzen den log edo sarbide-erregistro bat gordetzen du, non IP helbide eta beste datu batzuekin. Ez da irakurtzen, dena den hilabetero automatikoki ezabatzen dira.

Azkenik, ohiko oharra: hirugarrenen webguneetako edukia estekatzen da lantzean behin (ikus orri berau). Kontuan izan horien edukia gaitasunetatik eta arduratik at geratzen dela, eta ez dakarrela berarekin inolaz jatorrizko pribatutasun-politikekiko adostasunik.

Erantzukizun-deskargua

Edukia bere hartan (as is) aurkezten da, eskuragarritasunari eta zehaztasunari dagozkienez inolako bermerik gabe: ezelako abisurik gabe molda daiteke. Aldaketa batzuk blogaren git biltegian daude ikusgai, inongo berme barik.

Edukia hezur-haragizko pertsonek idatzia da: ez da hirugarrenen adimenik (ez-artifizial) erabiltzen edukien sorrerarako, salbuespenak salbuespen. Hots, isladatutako ikuspuntuak egilearenak soilik dira eta ez beste inorenak, betiere kontrakorik adierazi ezean.

Adierazitako gertakari, iritzi eta/edo baldintzak argitalpen-datatik igarotako denboran alda litezke. Hau da, leku- eta denbora-baldintzen ondorio dira, besteak beste. Era berean, ez da aurkeztutako informazioaren eta/edo iritzien atxikimendu, onespen, jarraipen, erabilera eta/edo ondorio negatiboen ardurarik (kodearen kasuan, esaterako).

Aurkakorik esan ezean, ez dago ezein proiektu, enpresa edo erakundetan interes edo parte-hartze ekonomikorik. Ager daitezkeen norbanako edo erakundeen edozein aipamenek ez dakartzate horiekiko onespenik berekin. Modu berean, estekatzeak ez dakar hirugarrenen edukiekiko adostasunik edo onespenik berekin.